Menu Close

Bakio: Ahotsik gabeko emakumea

Atzo arratsaldean, ekainak 1, enbata etorri baino lehen, Bakioko lagun batzuk Txakolingunean  bildu ginen Nikolasa Atxikallenderen figura goraipatzeko. Berbalagun programaren barruan antolatuta zegoen “Nikole bijotzekua” liburuaren aurkezpena eta, benetan, han batu ginenok, guztira 15 lagun, biziki gozatu genuen.
Atxikallende ezkutatuta izan dugu haren senarraren itzaletan, hots, Sabino Aranarena. Izan ere, gutxik ezagutzen dute bera izan zela Aranaren motore emozionala.
Gehienentzat emakume ezezaguna, beste hainbatek iraindua eta gainerakoek difamatua, horrela bizi izan zen Abiñako lorea, eta horrela askok umiliatzeko eta laidoztatzeko erabiltzen zuten/dute haren bizitza.
Horiek horrela, emakume horri ahotsa emateko, Edorta Jimenezek haren testigantza berreskuratzea  eta emakume honen bizitzari argia ematea erabaki zuen.  2020ko itxialdia aprobetxatu zuen idazle mundakarrak haren figura goraipatzeko, laudatzeko, eta haren historia kontatzeko, poesiarik onenaren edertasun lirikoaz eta thriller bizkorrenaren intriga guztiaz.

Edortaren diskurtsoa entzutean  eta Nikole Atxikallenderen bizitza ezagutzean aho bete hortz geratu ginen. Ez dizuegu gehiegi kontatuko Jimenezen liburua irakurtzea merezi duelakoan gaude, andra honen ibilbide osoa ezagutze aldera.

Hitzaldiaren amaieran, Edortak berak eramandako ale batzuk sinatu zituen eta Nikoleren izarea behar zen tokian jarri zuen.

In memorian, NIKOLE ATXIKALLENDE!!!!!!

Eskerrik asko, Edorta!!!! Plazer handia ezagutzea!!!!!!

Eskerrik asko etorri zareten guztioi!!!!!

       Bizi euskaraz!!! 

       Euskaraz seguru!!!!

       Euskara beti bihotzean eta ezpainetan!!!!!