Menu Close

Gatika: Ni ez naiz kolonialista, zu ez zara kolonialista, bera ez da kolonialista……..

Historiak mila ahots ditu, izan ere, poliedrikoa da. “Hainbat buru, zenbat aburu” dio esaera zaharrak eta benetan agure-atsoek badakite inork ez daukala egia absolutua. Horiek horrela, garrantzi handiko hitzaldia izan genuen Gatikako Gaztetxokoan bart, maiatzak 25.

ARGIA aldizkariko kazetaria den Axier Lopezek  euskaldunek mundu berriaren konkistan izan zuten papera sakon aztertu zuen, eta  haren ikuspuntua inflexio puntu bat izan zen, historiaren ibilbide berria zabaldu zuelako.

Elkanoren mundu biraren bosgarren urteurrena gogoratuko dugu aurten. Hori dela eta, egun Getariako marinela mirari eta miresgarri moduan agertzen zaigu hainbat esparrutan eta berarekin dakarren diskurtso eurozentrista hura gutxi batzuek ezbaian jarri dute. Zalantzati diren artean Lopez, asko ikertu du bizkaitarrak eta atzo haren teoria guztiak entzuen genituen, eta historiari buelta eman zion konturatzeke.

Honaino helduko gara, ez dugu gehiagorik kontatuko, datorren irailean Lopezek, Argiarekin, liburua argitaratuko duelako, eta haren zain izango gara.

Eskerrik asko, Axier!!!!!!

Eskerrik asko etorri zareten guztioi!!!!!

       Bizi euskaraz!!! 

       Euskaraz seguru!!!!

       Euskara beti bihotzean eta ezpainetan!!!!!