Menu Close

Benetan ez gara kolonialistak? Bakion

Euskararen eguna ere ospatu genuen Bakion.  Gure hizkuntza goraipatzeko hitzaldi bat antolatu zuen Berbalagun taldeak. Bertan Argia astekariko Axier López kazetari barakaldarrak kolonialismo eta inperialismoaz jardun zuen, hainbat erakundek Juan Sebastián Elkano omendu/omenduko duten garai honetan. Baina Lópezek nagibatzailearen gaineko “ezohiko ikuspuntua” eskaini zuen eta euskaldunok konkistetan eta esklabotzan izan dugun papera izan zuen aztergai.

Horiek horrela, burura datorkigun galdera da: benetan gu ez gara kolonialistak? Kazetariak euskaldunon papera Historian zehar aztertu zuen, eta norberak haren ondorioak atera zituen.

Eskerrik asko, etorri zineten guztioi!!!

Eskerrik asko, Axier López, biziki ikasi genuen zurekin!!!!

          Bizi euskaraz!!! 

          Euskaraz seguru!!!!

          Euskara beti bihotzean eta ezpainetan!!!!!