Menu Close

Ni ez naiz KOLONIALISTA, baina… BAKIOn

“Gure” esklabista eta kolonialistez, Elkanoren Mundu Biraren V. mendeurrena oinarri.

Ezin onarturik gabiltza besteen konkistan, genozidioan, kolonialismoaren negozioetan eta esklabotzan oinarritutako ekonomiatik zurrupatu duela euskal herritar askok. “Esploratzailez”, “humanistaz”, “aurkitzailez”… josita dauden inguruko kale, plaza, palazio eta bazterrak lekuko. Memoriaren eta egiaren etsai nagusiak ahaztura eta mitoak dira, eta horren azken adibidea Juan Sebastian Elkanoren mendeurrena dugu. Euskaldunon nazioarteko ikur bilakatu nahi dute bulkada eta diru publikoarekin; duela 500 urte bezala, orain ere, Mendebaldeko gizon zurien “balentriak” goraipatuz. Guk begirada diskurtso eurozentrista horiei buelta eman nahi diegu.

Euskaldunok hainbat mito ditugu, eta gurtu egiten ditugu. Horiek horrela, Axier Lopezek, ARGIAko kazetariak, abenduaren 1ean, asteazkenarekin, arratsaldeko 19:00etan, diskurtso eurozentristei buelta eman nahi die. Hitzaldia Bakioko Kultur Etxean izango da.

NON. Kultur Etxean

NOIZ: Abenduaren 1ean

ORDUA: 19:00

ZATOZ ETA GOZATU!!!!!!

EUSKARA BIHOTZEAN ETA AHOAN!!!