Menu Close

Ahoz aho, ipuinez ipuin… MARURI-JATABEn

Euskararen eguna dela eta, Maruri-Jatabeko Udalak eta Berbalagun ekimenak HELDUEI BEGIRA Ipuin kontalari ikuskizuna antolatu dute.
“Ahoz ahoz, ipuinez ipuin” ikuskizunarekin gozatuko duzu. Enaitz ipuin kontalariak laguntasuna, askatasuna, elkartasuna… baloreak izango ditu hizpide.

Ipuin kontaketa honetan irudimenaren eta pentsamenduaren mundura  egingo dugu jauzi.

Nork ez du amestu, inoiz, txori baten hegaldiak dakarren  askatasunarekin? Nork ez du, inoiz, pentsatu auzokoek dutena izatearekin?

Entzuleak kontalari bilakatzen garenean txinparta sortzen da, horretarako aukera ere izango dugu.

Maruri-Jatabeko Berbalagun taldeak plazer handiz ikuskizun honetara gonbidatzen zaituzte.

NON. Kultur Etxean

NOIZ: Abenduaren 3an

ORDUA: 18:00

ZATOZ ETA GOZATU!!!!!!

EUSKARA BIHOTZEAN ETA AHOAN!!!