Menu Close

Egunean behin: bazatoz gure taldera?

Aste honetan hasi da Egunean Behin jokoaren denboraldi berria, eta betiko moduan Uribe Butroeko Berbalagunok taldea izango dugu bertan.

Aurreko denboraldietan parte hartu bazenuen, ez duzu ezer berezirik egin behar, jokatzeaz gain. Orain arte ibili ez bazara, aplikazioa jaitsi eta kartelean ageri den gakoa erabilita sartu gure taldean.

Jokoak berak sariak baditu, baina horrez gain,  gure taldeko asteko irabazleak gure saria ere jasoko du, zu bazara bidali whatsapa 688 87 54 81 zenbakira jokoan duzun izena zehaztuz.

Anima zaitezte!