Menu Close

Gatikako Berbalagunaren aurkezpena

Euskara maite duzu? Euskaraz hitz egin nahi duzu, baina ez daukazu norekin? Euskalduna izanda euskaraz bizitzeko aukera berrien bila zabiltza?, horrela bada, Berbalagun ekimena da behar duzuna.
Gurekin euskara praktikatuko duzu, jende berria ezagutuko duzu eta gozatuko duzulakoan gaude.
Programa aurkezteko egunean HARRIA HERRIA film laburra ikusiko dugu eta haren sortzailearekin, Janire Etxaberekin, hitz egingo dugu.

Noiz: Azaroaren 2an
Ordua: 18:00-19:00
Non: Gaztetxokoan

Plazak mugatuak izango dira, beraz, aldez aurretik IZENA EMAN behar duzu. DEITU EDO BIDALI WHATSAPP-a 688 87 54 81 telefonora

          Gorde eguna eta zatoz guregana!!!

          Bizi euskaraz!!! 

          Euskaraz seguru!!!!

          Euskara beti bihotzean eta ezpainetan!!!!!