Menu Close

Bakion udan ere euskaraz: BOGA!!!!!

Hemendik gutxira uztaila amaituko zaigu, horrekin batera Berbalagun ekimenak  antolatutako Bakion udan ere euskaraz programaren ekintzak burututzat emango ditugu. Horiek horrela, atzo, uztailak 28, Boga garagardo dastaketa parada ederra  izan genuen. Mungian dagoen Boga Kooperatiba  duela sei urte sortu zen helburu bakar batekin, hau da, euskal garagardo naturala ekoiztea, kalitatezko lehengaiak eta bertoko hornitzaileak lehenetsiz.  Lehen egunetik sei urte pasatu dira dagoeneko  eta egun bere eremuan Boga Garagardoa Euskal Herriko garrantzitsuenetariko bat da.

Horiek horrela eta sarea zabaldu nahian, atzo Bakion haien garagardo mota guztiak aurkeztu zituzten, honako hauek: ARGIA, MARTZELA, TOSTA, LOREA eta BELTZA, eta, hori gutxi balitz, primizia ere izan genuen, hemendik aurrera MEÑAKOZ ere edango baitugu.

Adi egon zen Kooperatiba den bazkidea, Eneko Ungil, izan ere, horrek prozezu osoa azaldu zigun, nola egiten duten haien ekoizpena maitasun osoz, zeintzuk ziren haien asmoak hasieran eta noraino heldu nahi duten.

Noski, dena natural-naturala, hau da, ez dituzte gehigarririk ezta kontserbagarri artifizialik erabiltzen, kalitate handiko lehengaiak zein ekoizpen prozesua bere osotasunean zainduz. Laburbilduz,  ura, garagarra, legamia eta lupuloa soilik erabiltzen dituzte, mota batean garia jokoan sartzen bada ere, eta osagarri gehienak Euskal Herrian ekoiztuta.

Azalpenak gora eta azalpenak behera guztiak dastatu genituen.

Boga garagardoarekin, hala Boga garagardorik gabe…..

           Bizi euskaraz!!! 

           Birusak ez gaitu mututuko!!!

           Euskaraz seguru!!!!

           Euskara beti bihotzean eta ezpainetan!!!!!

           OSO OSO ONDO PASA UDAAAAA!!!!

           GU IRAILEAN ITZULIKO GARA!!!!!!