Menu Close

Bakion udan ere euskaraz!!!!!

Uda hastear dago, eta horrekin batera, Bakion udan euskaraz Berbalagun programa datorkigu.

Astean zehar  euskaraz aritzeko taldeak osatuko ditugu, euskara kalera, hondartzara, plazara… ateratzeko, uztailean, abuztuan, zein irailean; eta aukera dago udako hilabete batean, bietan edo hiruretan parte hartzeko.
Horietakoren batean parte hartu nahi baldin baduzu, Kinttopeko euskaltegian izena eman edo deitu hurrengo telefono zenbaki honetara 688 87 54 81.

Guk udan ere euskaraz, ZU ere euskara zara, beraz, animatuko zara parte hartzera??

Adi egon, ekintza osagarriak ere baditugu guztiok gozatzeko.

Uztailaren 1ean, TXAKOLIN DASTAKETA. Bizkaiko Txaolina.Arrastiko 19:00etan. Bentako plazan.
Uztailaren 8an, KONTARI eta KANTARI. Olga Sánchez Iniesta. Arrastiko 19.00etan. Bakean.
Uztailaren 15ean. GERTUTIK IKUSTEKO MAGIA. Wallas Magoa. Arrastiko 19.00etan. Sabino Arana etorbidean.

Guztiak doan, beraz, animatuuuuuuuuu!!!!

Zatoz Bakiora euskara eta euskal kultura ospatzera eta gozatzera!!!