Bukatu da, bukatu da!
Ikasturte ederra joan da; gogoz hasi genuen eta gogoz hartu dugu uda ere.
Izan ditugu hamaika istorio, abentura, plan eta ikasteko aukera, ezagutu dugu inguruan zebilela ez genekien jendea ere, eta hitz egin dugu erruz euskaraz. O, bai, mintzo izan gara batekin, bestearekin, astean behinekotik aurrera, beti euskaraz!
Orain oporraldia datorkigu, lanak atsedenari utz bekio tokia, hura ere ondo hartuko dugu eta. Baina ez kezkatu, hau ere gero arte bat baizik ez da, irailean bueltan izango gaituzue, indarberrituta eta saltsarako desiatzen.
Beraz, aprobetxatu zuek ere oporrak, segi euskaraz mintzatzen eta bizi!
Irailera arte. Ondo PASAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Bizi euskaraz!!!!
Euskaraz seguru!!!!
Euskara beti bihotzean eta ezpainetan!!!!