Menu Close

Aurten ere gurekin euskaraz praktikatu nahi? Erraza da!

Kaixo lagunok!!!

Zer moduz zaudete??? Zelan bueltatu zarete oporretatik?? Indarberrituak??

Oraindik udan gaude, bai, baina udazkena gertu dugunez  BERBALAGUN ekimena martxan jarriko dugu aurten berriro ere. Plan ona, ezta??? Parte hartzeko irrikitan zaudetelakoan gaude.

Parte-hartzea erraza da: izena eman besterik ez duzu egin behar; ondoren, zure herriko dinamizatzaileak dituzun aukeren berri eman eta ondo datorkizun taldea eskainiko dizu. Mintzapraktika egiteaz gain, lagun berriak egiteko aukera izango duzu. Horixe islatu nahi izan dute, hain zuzen ere, bideo honetan.

Urriko lehen egunetan hasiko dira elkartzen berbalagunak. 

Horretaz gain, familientzako Gurasolagun taldeetan ere segituko dute jolasak, txangoak eta tailerrak egiten, helduek eta haurrek elkarrekin euskaraz aritzeko aukera izan dezaten. Eta, azaroan, online taldeak ere abiatuko dira. Parte-hartzea doakoa da, eta kide guztiek deskontuak eta sariak eskura ditzakete.

Izena emateko:emanizena.praktikatu.eus

Harremanetan jartzeko  hurrengo telefono honetara deitu 688 87 54 81 edo hurrengo helbide honetara idatzi uribebutroe@aek.eus

Animatu, oso ondo pasatuko baituzu!!!!!

Bizi euskaraz!!!!

Euskaraz seguru!!!!

Euskara beti bihotzean eta ezpainetan!!!!