Egunean Behin jokoaren azken denboraldia, eta dagoeneko 12 dira, amaitu da. Galdera eta erantzun azkarreko asteak eta asteak izan dira, eta inoiz ez bezala gozatu dugu.
Denboraldiko azken astean, Gatikan bizi den Jokin Nuñez izan zen irabazlea, 460.06 punturekin. Duela gutxi sartu da Jokin santutxuarra Uribe Butroeko Berbalagun taldean, eta lehenengo mementutik lehiakide handia izan da, izan ere, azken aste hauetan Jokin beti egon da lehengo postuetan, lehena geratzea lortu arte, eta, noski!!!! Gure saria ere jaso du.

Gure Uribe Butroeko Berbalagun taldeak, 44 partehartzailerekin, jarduera handia izan du astero, eta horrela jarraitzea espero dugu uda ostean, 13. denboraldian.
Gogoratu asteko irabazle bakoitzak saria jasotzeko aukera izango duela. Agian hurrengoa zu izango zara, animatu eta parte hartu gurekin!!!!!!
Bizi euskaraz!!!!
Euskaraz seguru!!!!
Euskara beti bihotzean eta ezpainetan!!!!