Menu Close

Inguruko ziza eta onddoak ezagutu nahi dituzu?

Inguruko ziza eta onddoak ezagutu nahi dituzu?

Asteazken honetan, urriak 20, Laura Gurbindo mintzakide eta adituarekin inguruko ziza eta onddoak ezagutzeko aukera izanen dugu. Lehenik Eritzegoitiko plazatik abiatuko gara gure saskiekin mota guztietako ziza eta onddoak biltzera. Ondoren, 18:00etan Larraintzarko zentro zibikoko tabernan Laura Gurbindorekin sailkatu eta bere azalpenak emanen dizkigu. Eritzegoitira etorri gabe ere, zure zizak zuzenean Larraintzarrera ekartzen ahal dituzu. Animatu zaitezte!

Izen ematea: 638 213 199 (dohainik).