Menu Close

Euskara praktikatu nahi?

Kaixo lagun🙋🏽‍♀️
Aurten ere, Larraungo Mintzakidek euskaraz aritzeko aukerak eskaini nahi dizkizu.
Momentuz Lekunberrin hiru talde sortu dira, baina gehiago sortzeko aukera dago toki, egun eta ordutegi ezberdinetan.
Parte hartzea DOHAINIK da, eta hamaika abantaila daude; deskontuak, opariak…  Gainera, izena ematen duzuenon artean hilero-hilero 10 SARI-KUTXA 🎁 zozketatuko ditugu.
IZENA EMATEKO, pasatu AEK-ko euskaltegitik edo klikatu lotura honetan  http://emanizena.praktikatu.eus/
Zure zain gaude, PRAKTIKATU EUSKARAZ GUREKIN!