Martxoaren 25ean Mintzodromoa egin genuen Sestaon; eta zeinen ondooo! Konpainia atsegina, jatekoa, opariak… eta batez ere, euskaraz hitz egiteko aukera!
Berbalagunak, euskara ikasleak, institutuetako ikasleak eta herriko euskaldunak elkartu ginen zenbait gairi buruz mintzatzeko (lanbide berriak, jaiak eta bortizkeria eta lonjak). Horretarako bi txanda egin genuen: goizekoa 10:00etan hasi zen, eta ederto igaro genuen goiza bertaratu ginen 120 lagunok. Tarteka opariak ere zozketatu genituen: txapak, koadernoak, boligrafoak, poltsak… Bukaeran, berba egiten jarraitu genuen, baina zizka-mizken inguruan; egarria baretu eta tripa bete bitartean elkarrizketa are naturalagoak sortu ziren. Arratsaldeko txanda 18:00etan hasi zen Ganetza txokoan; hauxe txikiagoa izan zen, familiartekoa, 40 lagun inguru elkartu ginen mingainak astintzeko asmoz, eta helburua sobera bete genuen. Gainera, goizeko txandan bezalaxe, oparitxoak zozketatu ondoren, tripa primeran bete genuen!
Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi eta laguntza eman zenuten guztioi; zoragarria izan da Sestaon horrenbeste jenderekin euskaraz mintzatu ahal izatea!
Goizeko txandako argazkiak:
Arratsaldeko txandako argazkiak: