Menu Close

Zirku tailerra: kronika eta argazkiak!

Apirilaren 3an primeran pasa genuen Gurasolagunok Urtxintxa eskolak dinamizatutako Zirku tailerrean!

Horrenbeste interes ikusita, 2 txanda antolatu behar izan genituen; bat 17:00etatik 18:00etara eta bestea 18:00etatik 19:00etara. Orotara 33 parte hartzaile  elkartu ginen Kueto eskolako gimnasioan; 12 familia euskaraz gozatzeko prest! 6 txoko egon zen: diaboloak, uztaiak, malabareak, akrobazioak… Eta guztietan izan genuen gure abilezia praktikan jartzeko aukera. Bukaeran, guztiok batera antzezlan txiki bat ere egin genuen gure irudimena erabiliz.

Zein ederra den familian euskaraz jolastu, ikasi eta gozatzea! Zein ederra den Sestaoko familiak euskaraz jolastu ikasi eta gozatzen ikustea! Biba zuek!

Oplus_131072
Oplus_131072
Oplus_131072
Oplus_131072
Oplus_131072