Menu Close

Joseba Sarrionandiarekin solasaldia: kronika eta argazkiak

A zer arratsalde zoragarria pasa genuen ekainaren 20an Joseba Sarrionandiarekin batera!

18:30ean Angela Figuera institutuko aretoan irakurzale klubeko kideak, beste zenbait berbalagun, euskara ikasle eta herriko euskaldun elkartu ginen idazlearekin solasean aritzeko prest. A zer zortea geurea! Hasieran, Gau ilunekoak liburuari buruz mintzatu ginen; nahi beste galdera egin genizkion gonbidatuari gaiari buruz, baina bere erantzunek aho bete hortz utzi gintuzten. Ondoren, Markos Gimenoren 101 letrakartel liburua aurkeztu zigun, eta barre ederrak egin genituen tarteka. Euskal literaturaz berba egin ostean, hainbat liburu gomendatu zizkigun Sarrionandiak. Bukatzeko, nahi izan zuenari liburua sinatu zion autoreak eta berarekin argazkiak ateratzeko aukera izan zuen.

Plazer handia izan da Joseba Sarrionandia gurean izatea eta benetako ohorea bere jakintza guztia gurekin konpartitzea. Eskerrik asko, Joseba! Hurrengora arte! Eskerrik asko, era berean, Angela Figuera institutuari bere aretoa erabiltzen uzteagatik; eta nola ez, eskerrik asko bertaratu zareten euskaldun eta literaturazale guztioi!