Ekainaren 13an egun itzela pasa genuen Sestaoko euskaldunok mintzodromoan!
Goizeko txanda 10:00etan hasi zen, eta arratsaldekoa, berriz, 18:00etan, eguraldia gure alde izan genuen, beraz, Kasko plazan elkartzeko aukera izan genuen; guztira 80 lagun bertaratu ziren ekintza zoragarri honetan parte hartzera. Bertan 3 gai izan genituen hizpide: sexu heziketa, adimen artifiziala eta bizitzaren garestitzea. Tarteka, gainera, sorpresatxoak izan genituen, parte hartzaile guztiek izan baitzuten saria: euritakoak, motxilak, poltsak, koadernoak… Ekimenari bukaera emateko, pintxo gozoak dastatu genituen euskara praktikatzen jarraitu bitartean.
Zein ederra den herriko euskaldunak batu eta plaza euskaraz janztea! Eskerrik asko guztioi hau posible egiteagatik!