Menu Close

Gihar-kate luzaketa: argazkiak eta kronika

Korrika Sestaora iritsi baino egun bat lehenago, giharretako tentsioa askatzen aritu ginen berbalagunok!

17:15ean Kueto eskolako gimnasioan 11 partaide elkartu ginen gure esterillak lagun, eta Jon gai emailearen gidaritzapean muskulu-kateak luzatzen aritu ginen. Aurreko saioan ez bezala, honetan ruloak erabiltzeko aukera ere izan genuen.

Eskerrik asko parte hartzaile guztioi, eta bereziki, eskerrik asko Joni, euskara gihar-kate luzaketaren mundura gerturatzeagatik!