Menu Close

Ezetz Jakin lehiaketako irabazlea eta galderen erantzunak

Sestaoko abenduko Ezetz Jakin lehiaketan 57 lagunek hartu du parte eta horietatik 22k asmatu dituzte 10 galderak. Eskerrik asko parte hartzaile guztioi, itzelak zarete! Eta zorionak irabazleari; Ruben Santos Peñari! Sari bikoitza izan zuen berak: Jon Maiaren Sestaoko kontzerturako 2 sarrera irabazteaz gain, praktikatu materaial-sorta ere jaso zuen, eta Jon Maiak berak eman zion!

Hona hemen garaile dotorearen argazki bi; horietako bat Jon Maiarekin batera:

 
Galderen erantzunak zein diren jakiteko irrikan bazaudete, hementxe dituzue:
 
1. Bertsolari famatu honek bere azken lana, Kantu berri bat, aurkeztuko digu Sestaoko musika eskolan abenduaren 17an. Zein da bere izena?  *
Oinik gabeko irudia
Jon Maia
 
2. Zenbat euskaldun dago Sestaon Eustaten azken datuen arabera? 
7000 inguru
 
3. Sestaon euskara doan praktikatu nahi baduzu, nora jo dezakezu?
Erantzunetako batzuk zalantzagarriak iruditu zaizkigun arren, guztiak eman ditugu ontzat (“euskaltegietara edo AEKra” jarri dute batzuek, baina enuntziatuak “doan” dio; jakina, beti hitz egin ahal da euskaltegietako sarreran edo pasilloetan dagoen ikasle edo irakasleren batekin. Beste batek “Bilbora” erantzun du; hori ere iruditu zaigu zalantzagarria, enuntziatuak “Sestaon” dioelako, baina Bilbora bidean Sestaotik atera arte beti egin dezakegu euskaraz edonorekin).
Hona hemen zuen erantzun guztiak:
-Berbalagunera
-Ia edozein lekutara, probatzearren…
-Berbalagun talde batera
-AEK-ra
-Euskaltegiren batera
-Berbalagunek antolatutako ekintzetara
-Gaztetxe
-Gurasolagunera
-Bilbora
 
4. Noiz pasako da hurrengo KORRIKA gure herritik?
2024ko martxoan
 
5. Noiz sortu zen egun erabiltzen dugun euskara batua?
1960ko hamarkadan
 
6. Egun zenbat euskalki dago Koldo Zuazoren esanetan?
Egun, bizirik 5 (mendebaldeko euskara -bizkaiera-, erdialdekoa -gipuzkera-, nafarrera, nafar-lapurtera eta xiberera)
 
7. Zergatik izan zuen 2021eko aurkikuntza honek garrantzi berezia euskaldunontzat?
Besteak beste, euskaraz idatzitako lehen esaldia duelako (“sorioneku…”)
 
8. Euskara hizkuntza ofiziala da Euskal Herri osoan?
Tamalez ez; Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan bai, Nafarroako zenbait eskualdetan ere bai, baina Nafarroako beste zenbait eskualdetan eta Iparralden ez
 
9. Bukatu Xalbadorren esaldi hau: herria da gorputza
hizkuntza bihotza
 
10. Zer da euskara zuretzat?
Hemen ere erantzun guztiak eman ditugu ontzat. Hala ere, gomendio bat daukagu euskara “buruko min” sentitzen dutenentzat: maitatu eta gozatu!
Hona hemen zuen erantzunak:
-Mundua ikusteko modu bat, neurea, gurea
-Euskaldun egiten gaituena
-Herriaren taupada
-Bizitza, izateko era, nire ikasketak, nire lana, familia…
-Bizitzari ekiteko era
-Betidanik hitzegin, abestu dut euskaraz eta hizkuntza polita, goxoa
-Askatasun haizea
-Nire herriaren hizkuntza
-Buruko mina
-Gure hizkuntza hitz egiteko eta erabaliteko
-Herriarekin lotzen gaituen hizkuntza
-Besteekin ahalik eta gehien partekatu behar dugun altxor ederra!ta gehien partxorra!
-Nortasuna, etxea,…!
-Bizitza ulertzeko modu bat.
-Identitatea
-Ama hizkuntza ta eguneroko hizkuntza, altxorra.
-GURE hizkuntza da eta nire gustokoa da , edozein lekuetan hitz egitea
-Bihotza
-Nire bihotzez hizkuntza
-Hizkuntza berezia. Gurea da.
-Euskera niretzat da nire beste hizkuntza
-Modu bizitza berezia
-Bizimodua, filosofia eta kultura da
-Erronka handia, B2 gainditzeko
-Nire bihotza bezala
-Gure nortasun-ikurra
-Lehen lan egiteko beharra, orain Gero eta gehiago gustatzen zait
-Mundua begiratzeko tresna bat 😉
-Geurea
-Nire hizkuntza, kultura eta herria
-Buruko mina
-Nire herriaren hizkuntza
-Geure hizkuntza, komunikatzeko tresna eta pentsaera propioa
-Ikastea gustatu zaidan hizkuntza
-Hizkuntza politena da eta babestu behar dugu
-Gure herriko identitatea
-Herri bat egiten gaituena, Tadizioa eta herri baten kultura.
-Jatorria
-Berezia da. Hizkuntza bizia, antzinakoa, lurra eta jendearekin oso lotuta. Batzen dena, nortasuna ematen duena eta oso aberatsa.
-Lagun berriak egiteko forma bat.
-Nire herriaren hezurdura.
-Bizitza, eta hizkuntza zoragarria
-Nire hizkuntza Maitea da
-Nire bizitza
-Nire sustraiak, babestu beharrekoa
-Euskaldunon nortasuna eta altxorra
-Gure nortasunaren altxorrik adierazgarriena delako, hizkuntza bat izatetik haratago doaleko, gure kulturaren eta tradizioen gotorleku baita.
-Euskara hizkuntza ofiziala eta propioa da Euskal Herrian
-Guztiok hitz egin beharko genuen hizkuntza
-Zaindu behar dugun altxorra.
-Harro egoteko hizkuntza. Gure iragana, oraina eta etorkizuna.
-Nire hizkuntza
-Nire herriarekin konektatzeko modu bat.
-burukomina
-Ikasi behar dudan hizkintza
-Maite dudan tresna hobeto bizitzeko
-Nire hizkuntza maitea