Menu Close

Sukaldaritza dibertigarria familian: kronika eta argazkiak!

Mmmmmm… errezeta gozo-gozoa egin eta jan genuen azaroaren 16an familian!

18.30ean adin guztietako 24 lagun elkartu ginen Ganetza txokoaren babesean; eta Nagore berbalagun sukaldari finak momiak egiten irakatsi zigun bertan! Oreari txokolatea erantsi genion, eta, ondoren, dibertigarriena: apaintzera! Momiei bendak jarri, begiak… Gure artelanak labera sartu genituen, eta ateratakoan, denbora falta izan zitzaigun gure sorkutzak jateko… mmmmmm…..

Eskerrik asko parte hartzaile guztioi, ederto pasa genuen elkarrekin; benetan plazer handia da zuekin edozer antolatzea! Bereziki, gure eskerrik beroenak Nagore Gurasolagunari bere denbora eta jakinduria gurekin partekatzeagatik!