Menu Close

Berbalehia: kronika eta argazkiak

Ikasturteari ederto eman genion hasiera Sestaoko Berbalagunok urriaren 6an!

Euskal Jaiaren giro koloretsuan 18:30ean elkartu ginen 14 bat lagun Kasko plazan mingainak astintzeko asmoz. Hiru taldetan banatuta (horia, urdina eta arrosa) zenbait proba  pasa behar izan zuten partaideek: hieroglifikoak, telefono izorratua, tribial galderak…

Talde horia izan zen garailea, eta saria eraman zuen, jakina! Zorionak, hirukote! Gainerako guztiei, eskerrik asko parte hartu eta Sestaoko kaleak euskaraz edertzeagatik!