Menu Close

Mari Luz Estebanen hitzaldia: kronika eta argazkiak

Interesgarri bezain aberasgarria izan zen ekainaren 8ko arratsaldea Angela Figuera institutuko liburutegira hurbildu ginen guztiontzat; bertaratutako 22 lagunok Mari Luz Esteban antropologo feminista eta idazlea ezagutzeko ohorea izan genuen.

Aurkezpenak egin ostean, Amaren heriotzak libreago egin ninduen idatzitako poesia liburuaz geneuzkan galderak egiteko aukera izan genuen. Zalantzak argitu bitartean, liburuko hainbat poema irakurri eta komentatu ere egin genituen. Berbatan ia 2 ordu eman arren, motz-motz egin zitzaigun, eta Mari Luz laster gurekin berriz egoteko gogoz gaude orain!

Zein ederra den Sestaon literaturaz euskaraz aritu ahal izatea! Zein ederra den horrenbeste irakurle amorratu eta euskaldun ezagutzea! Itzelak zarete!