Menu Close

Booktuber lehiaketako irabazlea!

Lehia bizia izan dugu, baina azkenik, badugu txapelduna! Bozka baten aldean Etxe berdea bideoak eramango du saria, Elkar dendarako 100€-ko opari txartela. Beraz, zorionak; lan ederra zurea! Epaimahaiari bideoaren muntaketa polita eta landua iruditzeaz gain, erakargarria ere iruditu zaio; liburua irakurtzeko irrikan daude orain!

Dena den, 2. bideo finalistak ere, Euskal Herriko 40 emakume: egon ginen, izan ginen, oso harrera ona izan du epaimahaikideen artean, besteak beste, hizkuntzaren zuzentasuna eta egindako kritika sakona baloratu dituzte. Hori dela eta, oparitxo bat ere jasoko du egileak, merezi du eta!

Gainerako finalistei, parte hartzaileei, epaimahaian aritu diren irakurzaleei, berbalagunei eta Jarraipen batzordeari, eskerrik asko! Eskerrik asko, mundua euskaraz egiteagatik; eskerrik asko, euskal literatura maitatu eta maitarazteagatik! Segi irakurtzen eta segi euskaraz!

-Etxe berdea