Menu Close

Genealogia tailerra: kronika eta argazkiak!

 

Otsailaren 22an, asteazkena, 18:00etan dena egon zen prest Musika Eskolan Genealogia tailerra euskaraz egiteko. Baina arazo teknikoak tarteko, B planari heldu eta AEK euskaltegian egin behar izan genuen ikastarotxoa. Hasierako traba hori kenduta, ederto atera zen ekintza!

27 lagun elkartu ginen geure zuhaitz genealogikoak egiteko eman beharreko pausoak zein diren ikasteko asmotan: abizenak, agiriak, Interneteko zenbait web-gune erabiltzeko amarruak… Buru belarri aritu ginen denok!

Zer ondo zaletasun bera partekatzen duen jendea elkarrekin ikustea; zer ondo elkarren artean euskaraz aritu ahal izatea! Itzelaaak zareteee!