Menu Close

Koloretako ziabogak: kronika eta argazkiak

Eguraldi txakurrari aurre egiteko botikarik onena topatu genuen azaroaren 28an Gurasolagunok: euskaraz familian gozatzea!

Ordubeteko bi txandatan banatuta 20 bat lagunek hartu genuen parte Urtxintxa eskolak eman zigun tailerrean, eta zer ondo pasa genuen! Kueto eskolako gimnasioaren gozotasunean aniztasuna lantzeko zenbait jolas egin genuen txiki zein handiok: girotzeko hainba jolas egin eta gero, margolari itsu bihurtu ginen; ondoren, gorren paperean jarri ginen; jarraian eskuak eta hankak erabili gabe puxika bat mugitu behar izan genuen; eta bukatzeko, elkarrekin dantza egin genuen. Proba guztiak ederto egin genituenez, mezu sekretua lortu genuen: denok batera hortzadarrerarino!

Eskerrik asko, familiak, Sestaon euskararen transmisioa posible dela erakustegatik!