Menu Close

Familia jolasak: Koloretako ziabogak

Familian aniztasuna lantzeko jolasak euskaraz egin nahi? Bada, elkarlana eta inklusioarekin lotutako jarduerak egingo ditugu Sestaon!

Bost ziaboga egongo dira tailer honetan: ahotsik gabeko abesti gorra, aldamenetik begirako marrazkia, gorputzarekin osatutako irudia, histori cubesekin sortutako istorioa eta usaimenaren puzzlea. Parte hartzaileek ziaboga bakoitzean esaldi baten zati bat lortuko dute; zati guztiak elkartu eta esaldi bat azalduko zaie, gainera, esaldi hori zeinu hizkuntzaz esaten ikasiko dute.

Ordubeteko 3 txanda egingo ditugu: 17:00-18:00/ 18.00-19:00/ 19:00-20:00. Animatu eta nahiago duzuen txandan eman izena! Baina azkar, plaza kopurua mugatua baita!

Umeen adin tartea: 4-9 urte

Izena emateko: wasshapa bidali 678422521 telefonora edo emaila sestao_berba@aek.eus helbidera