Menu Close

Uxue Alberdi: kronika eta argazkiak

Ekainaren 20an, astelehena, 18:45ean Sestaoko irakurzaleok Musika Eskolan elkartu ginen Uxue Alberdiri harrera egiteko.

Sarrera bikaina egin zigun idazle eta bertsolariak, zer dakien eta zer ez azaldu baitzigun, ezin ederragoa! Ondoren, JenisJoplin liburuaz luze aritu ginen : giroa, dokumentatze lana, pertsonaiak eta bukaera izan genituen hizpide, tartean zenbait pasadizo entzuteko aukera ere izan genuen. Jarraitzeko, Kontrako eztarritik liburuari heldu genion; saiakera idazteko bertsolari emakumeei egindako galderak, argitaratu ostekoak… Gero, zenbait liburu gomendatu zizkigun Alberdik; datorren ikasturterako liburu zerrenda itzela daukagu dagoeneko! Bukatzeko, liburuak sinatu zizkigun idazleak; gainera, sorpresatxoa eta guzti ekarri zigun: 2 liburu opari! Konturatu barik Musika Eskola ixteko ordua iritsi zen; barruan gustura geunden arren, atera behar izan ginen.

Eskerrik asko Uxue Alberdiri horren arratsalde zoragarria eskaintzeagatik, asko ikasi eta gozatu genuen zure hitzak entzunda! Eta jakina, eskerrik asko irakurzale klubeko kide guztiei; segi irakurtzen, segi literaturaz gozatzen, segi euskaraz!