Menu Close

Mintzodomoa: kronika eta argazkiak!

Dena izan genuen gure alde maiatzaren 31n Sestaon: eguraldi ederra, konpainia atsegina, jatekoak, opariak… eta batez ere, euskaraz hitz egiteko aukera!

Berbalagunak, euskara ikasleak eta herriko euskaldunak Sestaoko Kasko plazan elkartu ginen zenbait gairi buruz mintzatzeko (plataforma digitalak, irudiaren garrantzia eta gazteen aisia). Horretarako bi txanda egin genuen: goizekoa 10:00etan hasi zen eta arratsaldekoa 19:00etan. Tarteka opariak ere zozketatu genituen: kamisetak, agendak, betaurrekoak, kaskoak, motxilak… Bukaeran, berba egiten jarraitu genuen, baina zizka-mizken inguruan; egarria baretu eta tripa bete bitartean elkarrizketa are naturalagoak sortu ziren.

Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi eta laguntza eman zenuten guztioi; zoragarria izan da herriko plazan euskaraz mintzatu ahal izatea!