Menu Close

Altxorraren bila: kronika eta argazkiak

Arratsalde ezin hobea pasa zuten atzo Sestaoko Gurasolagun piratok: altxorraren bila aritu ziren herriko txokoak zapaltzen eta mingainak astintzen!

18:30ean Kasko Plazan elkartu ginen; bertan lehen proba pasa zuten guraso eta haurrek, asmakizunak! Zer trebeak, segituan asmatu zituzten denak! Maparen zati bat lortu eta hurrengo pistara joan ziren arrapaladan: La Pela kaleko “Meson Alberto” tabernara.

Bertan eman zien Timar tabernari euskaldunak hurrengo pista: kode sekretua deszifratu, eta hurrengo txokora abiatu ziren arineketan, Musika Eskolara.

Musika eskolan hurrengo erronka zuten zain, azkar batean egin zuten denek; mapa zatia lortu, eta Gaztelekura jo zuten. Gaztelekuko goiko solairuan oso Berbatalde berezia elkartu ohi da hilean behin: Irakurzale Kluba, eurekin aritu ziren gure piratak kontu kontari. Irakurzale klubeko kideek eman zieten hurrengo pista eta mapa zatia; AEK euskaltegira eraman zituen pistak, euskararen lantegira!

Euskaltegian Janire pirata bilatu behar izan zuten, berak eman zien hurrengo erronka egiteko azalpena: 7 desberdinasunak topatzea. Zer azkarrak diren pirata hauek, di-da batean egin zuten! Ondoren, puzzle erraldoia osatu behar izan zuten, baina adi, horretarako minutu bat baino ez zuten izan. Puzzlea osatutakoan, azken mapa zatiak lortu eta gainerakoekin elkartu zituzten: mapa osorik! Aurreraaa!

Euskaltegiko beheko txokoan zeukaten zain altxorra! Edertoooo! Eta euskal piratak oso eskuzabalak direnez, altxorra parte hartzaile guztion artean partekatu zuten, GORA EUSKAL PIRATAK!

Eskerrik asko parte hartzaileoi euskararen transmisioan eragiteagatik! Era berean, gure eskerrik beroenak ere eman nahi dizkiegu pirata laguntzaileei: Timarri, bere tabernako ateak euskarari irekitzeagatik; Sestaoko irakurzale klubari, euskarari eta literaturari bizia emateagatik; eta Janire piratari herritarrak euskalduntzeko egiten duen lanagatik! Biba zuek!