Menu Close

Ibilbide historikoa Sestaon, KRONIKA eta ARGAZKIAK!

 Goiz itzela pasa dugu gaur, hilak 12, Sestaoko Berbalagunok Gogoan Sestao elkartearekin batera. 

10:00etan elkartu gara Lorenzo Llona kalean eta 2 orduz Gerra garaiko Sestaoko toki esanguratsuak bisitatu ditugu. 

Asko ikasi dugu ibilbide gidatu horretan: Sestaoko bonbardaketaren nondik norakoak, babeslekuak non ziren, zenbait gertaera latz eta pasadizo…

Plazer handia izan da gure herriari buruzko historia euskaraz entzun ahal izatea. Eskerrik asko Gogoan Sestao elkarteari hau dena posible egiteagatik; bereziki lotura izan den gure Berbalagun Albaeri, azalpenak euskaraz eman dizkigun Luisi eta beti laguntzeko prest egon den Juanjori; BIBA ZUEK! 

Esker bereziak, nola ez, parte hartzaile guztiei, Sestaoko kaleetara euskara eramateagatik! Izugarriak zarete!

Hona hemen zenbait argazki: