Menu Close

Pankreas Antzezlana

Santurtzin laster umore antzezlan hau ikusteko aukera izango dugu: 
Hiru lagun. Lehenak pankreasen transplante baten premia larria dauka. Bigarrenak suizidatzeko asmoa dauka hemendik urte batera, herentziazko Alzheimerrari izkin egiteko. Hirugarrenak proposamen bat egingo dio bigarrenari: suizidioaren epea aurreratzea, lehenengoari bere pankreasa emateko. 
Une hartatik aurrera ezusteko gertaerak bata bestearen atzean etorriko dira, fisika modernoaren axioma bati men eginez: gerta daitekeen guztia, denik eta sinesgaitzena bada ere, gertatu egingo da noizbait.
Eguna: azaroaren 13an, ostegunean.
Ordua: 20:30ean
Lekua: Serantes Kultur Aretoa
Iraupena: 80 minutu
Prezioa: 10 euro sarrera arrunta eta 5 euro berbalagunentzat.
Berbalaguna bazara eta joan nahi baduzu izena eman ezkerraldea@aek.org helbidera idatziz.