Menu Close

Aralarren ibilaldia-Kronika

Duela bi aste jaso genuen oinarrizko eta GPS bidezko orientazio ikastaroa. Oinarrizko hainbat kontu ezagutu eta praktikan jarri genituen ariketa praktikoen bitartez. Ondoren, GPSak eman ditzakeen hamaika erabileren berri izan genuen.
Hurrengo larunbatean Aralar aldera abiatu ginen gogo handiz GPS, makulu eta motxilak eramanda. Dolmenen ibilbidearen hasieran milaka urtedun zuhaitz erraldoiak ikusi genituen eta ondoren hainbat dolmen. Batzuk txondor izandakoak, beste batzuk hilobi, … Eguraldia lagun lasai asko egin genuen bidea.
Ostean Etxarrira joan eta bertan merezitako bazkaria egin genuen etxera bueltatu aurretik.

Hauxe duzue egindako ibilbidea:
http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=6945032
http://ibilbideak.euskadi.net/ibilbideak/view.do?id=22974