Menu Close

Irakurzale Kluba: Fahrenheit 451

Fahrenheit 451 Ray Bradburyren fikziozko eleberri distopiko bat da. Liburuen irakurketa debekatuta dagoen eta pentsamendu kritikoa ezabatuta dagoen mundu batean dago kokatuta. 451 Fahrenheit gradu (233ºC inguru) “liburuak su hartu eta erre” egiten diren tenperatura da. Izan ere, eleberriko gizartean debekatuta dago irakurtzea, horrek pentsatzea dakarrelako eta pentsatzeak zoriontasun eza. Eta zoriontsua izatea derrigorrezkoa da.
Lehen aldiz nobela motz gisa argitaratu zen 1951n, Suhiltzailea izenarekin. Eleberri gisa 1953an argitaratu zuten. 1966an François Truffaut zinemagileak izen bereko filma egin zuen.
Eleberriak garaiko hainbat auzi garrantzitsu jorratzen ditu: Bradburyk “indar pentsamendu-suntsitzaliak” deitzen zuen McCarthyismoa 1950. hamarkadan; liburuen erretzea 1933ko Alemania nazian; Josef Stalinen liburuen eta autoreen debekua Sobietar Batasunean; eta arma nuklear baten leherketaren eragin izugarriak.
2010ean Txalaparta argitaletxeak argitaratu zuen euskaraz, Nagore Tolosaren itzulpena dela medio. (Iturria: Wikipedia).
Hau da Santurtziko Irakurzale Klubeko kideek aukeratutako liburua. Honi buruz hitz egiteko hitzordua hauxe:
Eguna: ekainaren 3an, asteartean
Ordua: 19:15ean
Lekua: Santurtziko AEK euskaltegian 
Liburuari buruzko informazio gehiago: