Menu Close

Zazpi aldiz elur-kronika

SKAko areto nagusian egin zen eta 130 bat lagun egon ginen. Mikel Laboa hil zenean elurra ari zuelako gaia baliatuz zazpi eszena edo koadro antolatu zuten elurraren inguruan, betiere Mikel Laboaren bizitza, berak esandakoak, ohiturak eta Mikel bera ardatz zutela.
Eta den-denaren oinarri bere kantak, pianoaz, esku-soinuz, gitarraz eta abotsez lagunduta.
Eszenografia nahiko apala izan zen, plastiko batzuk, isats-pianoa eta parte hartzaileak.
Zazpi koadro horietatik batean, Mireia Gabilondo euskara ikasi nahi zuen mexikarrarena egiten gaztelaniaz aritu zen euskararen “ur, egur, elur, agur…” eta horrelako hitzen inguruan bere maisuarekin.