Menu Close

Badu bada erakusketara bisitaldia

Koldo Mitxelenak esan zuen: “euskararen egiazko misterioa iraupena da, ez jatorria”.
Misterio hori da Badu Badaren ardatza: euskararen iraupena. Hori abiapuntu hartuta, mundu eleanitzaz eta hizkuntzen arteko bizikidetzaz hausnartu eta eztabaidatzeko gunea da erakusketa.
Hizkuntza bizirik da hiztunik badu, ikasia bada, maitalerik badu, irakatsia bada, erakarmenik badu, bizia bada… Euskarak baldintza horiek guztiak bete dituelako iraun du, baina zein da bere etorkizuna egungo mundu eleanitzean?
Erakusketa aldakor eta interaktibo hau Bilboko Alhondigara bisitatzera joango gara berbalagunok hil honen 28an arratsaldeko 17:00etan. Etorri nahi baduzu idatzi ezkerraldea@aek.org helbidera.
Informazio gehiago: http://www.badubada.com/eu/