Menu Close

Irakurzale Klubaren azken kronika eta hurrengo hitzordua

Pasa den astean izan genuen Irakurzale Klubean hitzordua, eta honatx laburpen modukoa:

Taldean berrikuntzak maite ditugu, eta horregatik, teknologia berria lagun, kanpoan den taldekidearekin egin genuen lehen hitzordua online. Primeran atera zenez, hurrengoak ere horrela egingo ditugu.

Oraingoan, Karmele Jaioren Maitasun kapitala eleberria (111 akademiaren 2024. urteko finalistetako bat) izan dugu mintzagai. Zalantza barik, amodioaren gaineko tesia ondu du Jaiok, izan ere, maitasun moten katalogo zabala izan dugu irakurgai, baita bakoitzaren gaineko erreferentzia artistiko, literario eta historikoak ere. Sentimendu horrek, gainera, ezin hobeto eraikitako pertsonaiak janzten ditu narrazioan zehar berez hasiera izan daitekeen bukaerara heldu arte.

Bestalde, hurrengo saioa ere finkatuta daukagu: maiatzaren 15ean jorratuko dugu Zitkala-Sa idazle siuxaren testuak biltzen dituen “Txori gorri”.