Menu Close

Irakurzale Klubaren kronika eta hurrengo hitzordua

Otsailaren 7an izan genuen Irakurzale Klubaren azken hitzordua, Iñaki Irasizabalen “Otsoa etorriko da” hizpide, eta honakoa eman zuen saioak:

Maider protagonistaren bizitza hamaika sentimenduk zein bizipenek josten dute, alabaina, harien bukaera ezin dezakegu ikusi. Dena den, harengan ez ezik eleberriko gainerako pertsonaiengan ere eragina nabaria da, izaera gogor zein higatua baitute, halabeharrez. Nork bere otsoa dauka; baina ipuinetan bezala, otsoak beti irabaziko du… ala ez?

Hurrengo hitzordua dagoeneko apunta dezakezu: apirilaren 10ean 20:00etan AEK euskaltegian, Karmele Jaioren “Maitasun kapitala”