Menu Close

Azken Irakurzale Klubaren kronika eta hurrengo hitzordua

Urriko hitzorduan hauxe aipatu zuten Santurtziko irakurzaleek Lander Garroren “Faith” liburuari buruz:
Lander Garro Perezen eleberria izan dugu oporraldiaren osteko mintzagai. Xabi dugu protagonista, eta haren orainaldiarekin eta hausnarketarekin tartekatuta ageri dira iraganeko oroitzapenak- flashback moduan- errezetaren oinarri. Gainera, osagai era badira erreferentzia literario, artistiko zein geografiko anitz. Aipatutako guztiei sentimendu erabat humanoek jartzen diote ginga. Horregatik uste dugu irakurketa gosez denarentzat plater gomendagarria dela.
Eta hurrengo hitzorduan… “Ibrahim jauna eta Koranaren loreak” jorratzeko Patxi Zubizarreta itzultzailearekin elkartzeko aukera izango dugu!