Menu Close

Azken Irakurzale Klubaren kronika laburra eta udarako proposamena

Ekainaren 14an izan genuen Irakurzale Klubaren ikasturteko azken hitzordua, “Ni ez naiz Mikel Laboa” eleberri grafikoaz hitz egiteko, eta hona ondorioak edo:

Opor aurretik, Santurtziko irakurzale klubaren azken lan aukeratua izan da hiru egiledun biografia ilustratua: Mikel Laboaren biografia surrealista. Garai horretako argazki ere bada; kantariaren diskografia aukeratua, une hartako beste kantari batzuen kantek lagundua; 60-70. hamarkadetako euskal mugimendu kulturala…

Artistaren bizitzako eszena bakoitzak kolore, erritmo, estilo zein argi-itzal propioak ditu. Batzuek umorea dute barra-barra, besteek, aldiz, tristura, bizitza bera ere horrelakoa delako. Azkenik, ezin aipatu gabe utzi erretratuak itzelak direla.

Ordubete-bi ordutan irakur daitekeen artelana irakurtzeko aukerarik ez galdu!

Eta udarako proposamenik? Bai, noski! Lander Garroren “Faith”. Urriaren 18an kontatuko diogu elkarri zer iruditu zaigun…