Menu Close

Txalaparta tailerra: kronikatxoa

Larunbatean elkartu ginen hainbat berbalagun Mamarigako Kultur Etxean txalapartaren oinarriak ezagutzeko. Bertan Sendoak ohiko tresna honen nondik norako nagusiak azaldu zizkigun: bere historia, txalaparta berriaren eta zaharraren arteko aldeak… Eta hauek praktikan jartzeko aukera ere izan genuen, oinarrizko erritmoak jotzeko, baita ez hain oinarrizkoak ere!