Menu Close

Otsailaren 10ean, “Lehendakari gaia” antzezlana SKAn

Otsailaren 10ean “Lehendakari gaia” antzezlana izango dugu SKAn, eta ohiko moduan berbalagunek sarrerak 5 euroan eskuratzeko aukera izango dute. Joan nahi izanez gero, eskatu sarrerak dinamizatzaileari otsailaren 9ko (asteazkena) 12:00ak baino lehen.

Lehendakari hautatu berria inaugurazio- hitzaldirako prestatzen ari da; azken orduan, ordea, arazo larri bat sortuko zaio. Izan ere, ekitaldia eta hitzaldia eman beharrak aurpegian tik arraro, barregarri eta aguanta ezina eragin dio hautetsiari. Kendu ezina. ekitaldi nagusia izorratzeko arriskua dago.

Arazoa bideratzeko imitatzaile bat erabiliko dute eta ondorioz, bien artean berriketaldi dibertigarri eta nahasgarri bat sortuko da.

Zer du bakoitzak ezkutatzeko? Zein dira bakoitzaren benetako motibazioak? Atzera begiratuta, bizitzan zerk ekarri ditu dauden lekura? Eta batez ere, bata zein bestea, euren eginkizunetan bokaziodunak al dira?

Informazio guztia hemen: https://www.serantes.com/eu/agenda/lehendakari-gaia-2/

(*ADI: SKAn sartzeko ezinbestekoa da COVID pasaportea erakustea)