Menu Close

“Argiantza”: Irakurzale Klubaren kronika-kritika

Abenduaren 17an elkartu ziren Irakurzale Klubekoak Pello Lizarralderen Argiantza jorratzeko… Eta hauxe dioskue:

1982ko irailera egin dugu salto, zinema aretoan gaude. Zer ikusten? Bada, Airplane, Xanadu, Il Vangelo secondo Matteo, Poltergeist… hainbat aukera daukagu. Baina, zinegintzaren mugarri izan den unea dugu hau: VHS bideo zintak abian jarri diren unean kokatu gaitu Pello Lizarraldek.

Idazlearen deskripzio xeheek garai horretara eraman gaituzte eta gure oroitzapenak orainaldira ekarri ere bai. Nork ez ditu gogoan Santurtzin Gran Cinema Santurce, Cine Cavieces, Cine Savoy, Cine Consa, Cine Silja, Cine Decor, Cine Serantes eta Cinema X? Bidaian gidari izan dugu areto bateko gerentea. Dena den, bere burua, langile klasetik at, nabarmen, enpresakotzat dauka eta hori ez du beti aldeko izango, are gehiago zinema aretoen itxieraren hasieran kokatuta.