Menu Close

“Atzerrian lurra garratz” azaroaren 18an

Azaroaren 18an (osteguna) 20:30ean Ander Lipus, Amancay Gaztañaga eta Laura Penagosen “ATZERRIAN LURRA GARRATZ” antzezlana izango dugu Serantes Kultur Aretoan. Ohiko moduan, berbalagunentzako sarrerak 5 euroan izango ditugu. Eskatu eta ordaintzeko azken eguna azaroaren 16a (asteartea) izango da, 18:00ak arte. Joan nahi izanez gero, dinamizatzaileari eskatu!!!

SINOPSIA: Aurora Mora bere instalazio artistikoari azken ikutuak ematen ari da, bere bizitza betirako aldatuko duen deia jasotzen duenean.
 
Posible al da gurea ez den lur batean sustraitzea? Posible, familia eta aberriaren zama gainean dugula, hegaldi propioari ekitea?
 
Eta, gau batean, gure bizitzaren norabidea erabaki beharko bagenu?
 
Esaera zaharrak dioen bezala:
“Atzerrian lurra garratz, hoña ibini egik baratz”.

https://www.eitb.eus/es/television/programas/eitb-kultura/erreportajeak/videos/detalle/7823203/video-atzerrian-lurra-garratz/