Menu Close

Hil honetan, Dendaostekoak, Pilates tailerra eta mendi irteera

Agendan ikusiko zenuten, baina ez dago txarto gogoraraztea!

Urriaren 20an Uxue Alberdiren Dendaostekoak jorratuko dute Irakurzale Klubean; urriaren 23an pilates tailerra izango dugu Orekan Osteopatia eta Pilates Zentroan; azkenik, urriaren 24an mendilagunak Entziako baso sorgindura abiatuko dira Kirola eta Natura egitasmoaren baitan.

Lehenengo bietan izena emateko, ohiko bideak erabil ditzakezu: 678 422 573 zenbakia edo santurtzi_berbaABILDUAaek.eus; Entziara joateko, kirolaetanatura.blogspot.com helbidean eman behar duzu izena (hori bai, nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke bidaia koordinatzeko).