Menu Close

Dario de Regoyosen erakusketa-Kronika

Hasteko eskerrak eman nahi nizkizueke Arte Ederretako museoari berbalagunontzat euskaraz antolatzen dituzten bisita gidatuengatik eta hauetan parte hartzera animatzen zareten guztioi.
Nahiz eta eguraldia kaskarra izan haraino hurbildu ginen margolari honen lana hobeto ezagutzeko gogoz. Bertan, Betitzeren hitzek Regoyosen lana ulertzen lagundu ziguten. Bere gaztaroko lanak inpresionistak ez ziren arren, argia irudikatzeko saiakerak izan ziren.
Espainia beltzaren irudiak, folklorismotik at orduko bizimodu eta tradizioetan oinarrituak. Eta nola ez trena! Etorkizunaren ikurra izan zena, bidaiatzeko modu azkarragorik ez baitzegoen garai hartan.
Lan inpresionistak, kolorearen ezagutzak posible egin zituenak eta gaia paisaia. Hauen artean Euskal Herriko hainbat hiri eta herri ikusi genituen.
Artelanak ezagutzeaz gain, ulertzeko aukera izan genuen eta Regoyos beraren bizitza ere bai.