Joan den hilean, Berbalagun egitasmoak argazki lehiaketa antolatu zuen. Bertan, ”argia” gaia oinarri hartuta, 90 argazki inguru aurkeztu ziren, bakoitza bere argazki-oinarekin. Irabazlea aukeratzeko, Berbalaguneko jarraipen batzordea izan zen epaile taldea, eta honako irizpideak hartu dira kontuan: argazkiaren originaltasuna, kalitatea eta argazki-oinaren zuzentasuna. Behin argazki guztiak baloratuta, honako argazki hau izan da sariduna. Egilea: Oihane Agirrezabal:
Gauean itsasontzien gidari,
egunsentian txorien iratzargailu
eta goizean gizakien iparrorratz; hau lana!
Bigarren sariduna honako argazki hau izan da. Egilea: Olatz Belasko

Hirugarren saria, berriz, honako argazki honek eraman du. Egilea: Josu

Mila esker bihotzez lehiaketan parte hartu duzuen guztioi. Hona hemen jasotako argazki guztiak:
Pareko disdirarik ez zegoen izarren artean, baina denak ziren ederrak beren baitan.
GABONETAKO ARGIA: Ba al dago munduan gabonetako argia bezalakorik? Argia hitza aipatu, eta gabonak datozkit burura.
Argi gorri, laranja, hori, berde, urdin, more gehi anil: ostadar ederra opari.

Azaroaren lehen egunean, hilen eguna ospatzen da. Hemen egunean zehar gendea hilherrira hurbiltzen da. Dena tristura eta malkoak dira. Baina itsasoa gurutzatzen bagara Mexikoraino eguna bihurtzen da. Egun batzuk dira ospatzeko, hilak haien artean daude eta azaroaren bigarren eguna erabiltzen dute sendia agurtzen.
Eguzkia izpiekin jolasten
Ekaitzaren ostean,beti lasaitasuna dator eta Portugaleten ortzadarra ateratzen da
Argazki hau Sestaon eginda dago, ACB lantegian. Aurrealdean Zubi.esekia ikusten da, eta atzealdean, Serantes mendia ere ikus daiteke. Ezkerrean Sestaoko Benedikta kiroldegia dago eta eskuinean Sestaoko puntalera joaten da.Argazkian ikusi daitekeenez, eguna argitzen ari da, horregatik, argiak piztuta daude. Gainera, ikus daiteke argiak uretan argitzen direla, lehen eguzki-izpiekin batera. Zerua ere itsasadarreko uretan islatzen da, ura bera ispilu bat balitz bezala.
Ordu txikietako lehen argiak eta gizakiek eraikitako argiek laguntzen gaituzte bizitzaren bidea jarraitzen.
Argazkian Baionako faroltxoak agertzen dira. Thailandiako tradizio batetik sortzen dira faroltxoak. Esan dutenez, nahi idatzi batekin faroltxo bat botatzen baduzu zerura, bete egingo da. Duela urte batzuetatik hona, urtean bitan, gauetan, jendeak bere mezuekin kale-argiak botatzen ditu.
Gure eskuan argia dago gustatzen ez zaiguna aldatzeko
Egun eguzkitsua izan ez arren, eguerdiko argiarekin ortzadarraren ia kolore guztiak ikusten ziren
Zoazen lekura zoazela, ez utzi argia izaten
Islandiatik iparraldeko argien gaueko dantza
Hau bai polita, nire herriko bistak udako eguzkiko egun argi koloretsu honetan.
Argitasuna eta Iluntasuna batzuetan bateratzen dira.
Argitasunak, nolakoa den Natura Iluntasunean, erakusten digu.
Santurtzin, sardineraren egunean, txalupa tradizional zaharberrituen erakusketa argitsua.
Existentziak, zeruak bezala, beti dakar bai iluntasuna, bai argia. Beraz, argia ateratzen den unea harrapatu behar da, eta hortik ez mugitu. Askok diote gizakiok ura garela. Nik esango nuke urez eta argiz eginak gaudela. Argazki hau bizitzaren eta gure izatearen isla da.
Argiak inguratzen gaituen guztia zaindu behar dugula gogorarazten digu.
Argiak inguratzen gaituen guztia zaindu behar dugula gogorarazten digu.
Arratsaldeko azken argiak iparra galaraziko dit. Egunsentiaren lehen izpiek berriro itzuliko didate.
Han,non itxaropena bizi den lekuan.
Eguzki distiratsua ilunabarrean hodei argien artetik, Serantesek Naturaren indarrak itxura ezberdinak dituzte. Ekaitz egiten denean ezezko hodeiak hodei baiezkoaren kontra jo dira, gero trumoia entzuten da tximista batekin amaitzeko.Argiarekin batera.
Itzalean aurkitu nuen nire bidea, nire argia
Itzalean aurkitu nuen nire bidea, nire argia
Nahiz eta eguna iluna egon, azkenean ARGIA beti itzuliko da.
Zerua piztia eta gorrixka dago, mende hasieran eskualdetik ateratzen zen minerala bezala. Argi horrekin, zeruak gogoarazten digu gure meatz aztarnak, gure indarra eta izaera.
Non dago Ilargia? Hain ezinbestekoa al da ilargiaren argia? Modu artifizialean sor dezakegun beste zerbait da?
Argi printzez eta urez
Galdategiko garabiak
Belaontzitxoa ilargi argitan
Plater urdina
Suzko argia
Betaurreko moreetatik begira
Ilunabar zoragarria Fuerteventurako hegoaldeko hondartza batean. Uretako kirolak egin ondoren, hondartza lasai gertatzen da.
Naturaren koloreak larunbat arratsaldean Areetan. Arratsaldeaz gozatzen
Urtarrileko egusenti ederra. Argiak Portugalete eta Sestao herriak argitzen ditu
Egunsentiak itxaropen handiak dakarskigu eta egunaren onurak opa egiten dausku esnatzen garenean.
Galtzadaren eta iluntasunaren erdian, argiak beti irabazten du.
Eguzkiak distira biziagoa egiten du mendi tontorretatik.
Neguko ilunabarra
Egunsentia Gasteizen zerua sugarretan bilduta, eguneko lehen orduak argitzen.
Arratsaldea kolore beroz jantzita Portugaleteko zubi esekia apaintzen.
Eguberri eguneko goiz argi hotz goibela, Olarizuko Etxaldea laino artean ageri dela.
Lainoak sutan, zuhaitz adar biluziak eta zikoinen hego urrunak Gasteizko udazkeneko zeruan.
Parisen, 2023ko,abuztuaren, nire bi iloba Mat eta Elo, Portugaletera aititeren etxea etorri zirenean oporrak pasatzeko.
Goizeko lehen izpiek ihintza ferekatu eta zilarrezko oparia eskaini egiten diote egunari.
Gaueko argia….itsasora begira.
Gaua zohardi,izarra keinuka ederra deinikan ezin uka zerua lotsagabe dutela urratzen.
Eguzki izpien argia egunsentian, Bizkaiko Zubia egun berri baterako prestatu nahian.
Datorren udan eguzkiak une magiko hauek oparitzen jarraitzea nahi(ko) nuke
Goizero eguzkia irteteak berriro hastera gonbidatzen gaitu
Hondartzaz gozatzeko aukera dugun guztiok badakigu leku zoragarria dela gure buruarekin konektatzeko,itsasoaren soinu eta usainarekin.
Arima argitzeko isla bat.
Oporton ilunabarra Zela,oso lasai nengoen momento horretan.
Nire herria, nire zubia, nire ezkerraldea ; ilunabarreko argiarekin egunero desberdin daude , egunetik egunera ederragoak, egunetik egunera maitatuagoak.
Goizez Miamin dago, eguzkiagatik, hondartzagatik, baina gauez New Yorken Bere etxe- orratzagatik, ilunabarrigatik, baina inportanteena bere jendea.
Mundu erdiko hilerriak loreen eta kandelen koloreez betetetzen dira azaroaren lehen egunean hildakoak gogoratzeko.
Mexiko Hirian hildakoak gogoratzea astebeteko jaia da, azken egunean, hilerri guztietan, milaka kandela piztuz bukatzen dena.
Eguneko azken argi izpiek ospitaleko bakardadeari aurre egiten diote, itsasoa lasai eta zerua garbi

Aurten ezin izango dugu gozatu Baionako faroltxoek eskaintzen zuten ikuskizunaz; aurreko urteetako argazkiekin konformatu beharko gara.
Egun hartako paisaia bezain hotz itzuli nintzen etxera, barrena huts, arima izozturik.
Goizean goiz, egunsentian, egun eguzkitsu handia dugu zain.
Gudariaren atsedena ahalegin handiko uda baten ondoren
Udazkenaren arratsaldeko zeruaren azukrezko kotoiak!

Begiratu argiari jakitun eguzkia egunero ateratzen dela. Beraz, Jarraitu!!!!!
Bizitza zoragarria edo triste izan daiteke. Gure esku dago nolako ikuspegia daukagun buruan; agian, hortxe legoke koxkaren koxka.
Itsasoak, zeruak bezala, kolorez aldatzen da argiaren arabera, baita zure momenturik ilunenaren arabera ere.
Argiek argitzen dituzte gure herria eta gure bihotza.
Egunero aukera berri bat dago berriro hasteko!!
Ezkerraldea eta Eskuinaldea, piztutako zeru batek lotuak.
Beti ateratzen da eguzkia hodeien eta mendi garaien artetik.
Naturak bere altxorrak erakusten ditu egunsentiko lehen argi-izpiekin.