Menu Close

Nor gara?

Portugaleteko Berbalagunen 2011tik daramagu euskararen erabilera bultzatu eta sustatzen. Euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak harremanetan jarriz, eta euskara praktikatu eta bizitzeko aukera berriak sortuz: mintzataldeak, tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, mendi irteerak,... antolatzen ditugu.

Egitasmoan elkarlanaren alde egiten dugu, eta hauek dira sustatzaileak: Portugaleteko Udala, Udal euskaltegia eta Xaribari AEK euskaltegia. Baina denen asmoa egitasmoa handitzea denez, herriko gainerako elkarte, eskola zein norbanakoekin elkarlanean aritzeko asmo sendoa daukagu.

Portugaletetik kanpo Euskal Herriko hainbat herritan badira mintzapraktika egitasmoak.  Ezagutu nahi dituzu?