Menu Close

ARGAZKILARITZA TAILERRA: KRONIKA

Atzo, hilak 26, Portugaleteko Berbalagunok argazkilaritzaren oinarri teoriko eta praktikoak ezagutzeko aukera paregabea izan genuen. Bertan, 12 bat lagun bildu ginen, eta argazki kamera baten oinarrizko elementuak zeintzuk diren ikasteaz gain, argazki dotoreak nola egin eta editatu daitezkeen ere aztertu genuen. Mila esker bertaratu zineten guztioi, Asierri azalpenengatik eta Gazte Gelako lagunei. Hona tailerrak emandakoaren zenbait argazki: