Menu Close

OGI TAILERRA: KRONIKA

Atzo, hilak 27, Portugaleteko Berbalagunok ogia nola egiten den ikasteko aukera paregabea izan genuen, horretarako antolatutako tailerrean. Hainbat heldu eta ume bildu ginen, eta ogia sortzeko prozesuaren lehen urratsak zertan diren ikasi genuen, giro ezin hobean. Mila esker Deborari, bere azalpenengatik, eta hurbildu zineten guztioi. Hona arratsaldeak emandakoaren zenbait argazki: